Heldu da umeak kalera ateratzeko eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 26a, 12:51

Ordubetez eta kilometro baten barruan, baina 14 urte azpiko umeek kalera ateratzeko eguna heldu da. Eta horretarako aprobetxatu dute: patinetearekin, guraso batekin paseoan, baloia hartuta, pilotan aritzen pareta kontra...

Pozik atera dira umeak kalera gaur sei astez etxetik atera gabe egon ostean. Orain arte "ondo" egon direla esan dute gehienek, "mahai jolasak egiten, etxeko lanak egiten eta lagunekin Skyoe bidez egoten", adibidez. "Desiratzen nengoen egun hau heltzeko, baina ez nuen pentsatzen horrelakoa izango zenik, kalean denbora gehiago egongo ginela uste nuen" esan du etxetik patinetearekin atera den mutiko batek. "Egoera normalera bueltatzeko gogoz" daudela adierazi dute denek.

Bergaran, esaterako, herriko toki ezberdinetan ibili dira umeak oinez, patineteekin edo bizikletekin, esaterako. Kalean beste ume batzuk, lagunak, ikusi eta euren ondora ezin joan eta distantziak mantentzea zaila egin zaie hainbati, Seminarioko patioan esaterako baina ondoko helduaren abisuari kasu eginda berehala konturatu dira oraindik ezohiko egoera batean daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak