ALBISTEAK

Gasteizen eskolak eteteak badu eragina Debagoienean ere

Miren Arregi Amasorrain 2020ko mar. 10a, 14:39

Unibertsitatera arteko eskola guztiak bertan behera utzi ditu Eusko Jaurlaritzak Gasteizen. Gutxienez, martxoaren 23ra arte iraungo du neurriak eta debagoiendar askori eragingo die. Izan ere, hainbat dira Gasteizko unibertsitatean ikasten dabiltzanak, baita ere eskola zein goi mailako zentroetan irakasle moduan dihardutenak.

"Egoera epidemikoa geldiarazteko" neurri berriak dira, atzo jakinarazitakoak. Neurriak, hezkuntza arautuan ez ezik, eskolaz kanpoko jardueretan ere eragina du. Helburua da ume eta gaztetxo asko elkarrekin eta toki berean denbora luzez ez egotea. Ikusi baitute, ingurukoak kutsatzeko gaitasun handia dutela umeek.  Erabakigarritzat jotzen da eskola komunitatean gaitzari eusten laguntzeko, eta hori etxeetara heda ez dadin.

Tenperatura hartzea

Bestetik, Covid-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak esan du EAEn, ikastetxeetara joan aurretik tenperatura hartu beharko zaiela ume guztiei, eta 37 gradu izanez gero edo arnasketa arazoak etxean geratu beharko dute horiek. Zaharren egoitzetara joan aurretik ere tenperatura hartu beharko dute lagun guztiek.

49 kasu gehiago

Gaur eguerdira arteko datuen arabera, 197 ziren koronabirusak kutsatutako pertsonak EAEn, atzo baino 49 gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak