Urtebetean 22.677 pertsona artatu ditu Bergarako BAZek

Mireia Bikuña 2020ko ots. 27a, 16:58

2019ko otsailaren 14an ipini zuten martxan askotariko tramitazioak eta ordainketak egin ahal izateko zerbitzua. Urtebetean ikusi da eguena dela  egunik jendetsuena, bataz beste 120 pertsona artatzen dira; pertsona gutxien, ostera, egubakoitzetan: bataz beste 93 pertsona.

Zerbitzua zabalik dago astelehenetik egubakoitzera 08:00etatik 15:00etara; eta eguenetan, aldiz, 07:30etik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ordutegia hori izanda ere, arreta kopuru handiena goizaren erdian ematen da. Esaterako, 2019ko maiatzean –iazko hilabete jendetsuenean– egindako neurketan 09:00etatik 13:00etara egin ziren arreten %73,77. "Gogoratu nahi dugu lehen eta azken orduetan jende gutxiago ibiltzen dela, eta askoz erosoagoa dela tarte horietan gestioak egitea", gomendatu dute; bataz besteko itxaroteko denbora bost minutukoa da, eta pertsona bakoitzari ematen zaion bataz besteko arreta 12-13 minutukoa. Asebetetze inkestak ere egingo dituzte, zerbitzua hobetze aldera.

Ordainketa eta tramitazio makina

Bereziki errolda agiria eskatzeko, ordainagirien kontsulta egiteko eta ordainketetarako erabili ohi den sarrerako makina erabilgarri dago astelehenetik domekara, 06:00etatik 22:00etara. Urtebetean 3.465 agiri ordaindu dira makina horretan, eta epe berean 4.182 eragiketa egin dira tramitazio makinan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak