Gazte mailako taldea berreskuratuta dator aurten Lokatza

Eneko Azurmendi Barrena 2020ko ots. 23a, 17:06

Denboraldi berrirako taldeak aurkeztu ditu gaur Lokatzak, Bolintxon. Guztira 30 bat txirrindulari ariko dira errepidean, eta hamar mendian. Hain zuzen ere, gazte mailako taldea da berrikuntza aurten, azken urteetan ez du-eta ordezkaritzarik izan Lokatzan.

Eskolartekoetan 20 ziklista inguru izango dituzte, kadete mailan lau, eta gazte mailan bost. Mendi sailean, bestalde, 10 txirrindulari ariko dira.

Iñigo Larrañaga Lokatzako kideak azaldu duenez, eskolartekoetako ziklista kopurua hazi egin da aurten. "Indarra hartzen doan taldea da, eta bi neska ere animatu dira". Hor ere jarri gura izan du fokua. "Neskak txirrindularitzara gerturatzen ari zaizkigu eta hori aberasgarria da taldearendako; hazteko balio digu eta haiekin batera ikasi ahal izateko", gaineratu du.

Gorlako igoera martxoko azken domekan izango da, 29an. 

Eskolartekoetako taldea.

Kadete mailako taldea.

Gazte mailako taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak