Irizar jauregia beteta, Iker Badiolaren liburuaren aurkezpenean

Miren Arregi Amasorrain 2019ko abe. 14a, 15:41

"Behin Zegama-Aizkorrin parte hartu nuen" liburua idatzi du Bergaran bizi den Iker Badiolak (Ondarroa, 1978). Nahiz eta, dena ondo bidean, liburuak martitzenean iritsiko diren, atzo egin zuen solasaldi-aurkezpena Irizar Jauregian. Anartz Agirre kirol kazetaria eta Oihana Aizkorbebeitia lasterkaria izan zituen lagun. Baita herritar asko ere.

Liburuaren gaztelerazko bertsioa kaleratuko da martitzenean, Una vez corrí La Zegama-Aizkorri izenekoa. Euskarazkoak, apur bat itxaron beharko du, baina euren asmoa da urtarrilerako izatea. Bergarako Tximeleta dendan egongo da salgai.

Irizar jauregiko ganbara bete egin zen Badiolari babesa erakustera joan ziren herritarrez. "Pozgarria da horrenbeste jende ikustea" zioen Badiolak: "Jendeak interesa azaldu du eta giro onean egon gara".

2019ko Zegama-Aizkorri mendi maratoian bizi izandakoak kontatu ditu Badiolak 236 orritan. "Kronika bat da, baina sakonean badaude maitasun istorioak, badaude mendi lasterketei buruzko hausnarketak zein hausnarketa antropologikoak. Kontakizuna umorez jantzita dago". Gainera, Debagoienean mendi lasterketekiko dagoen zaletasuna dela-eta, jende askok pasarte askotan euren burua ikusiko duela uste du Badiolak.

Bergaran bizi den ondarrutarra azken aurrena sailkatu zen, zortzi orduko kontrol-langatik oso gertu: 7:58:21. Mendi maratoian bizitako "infernua" kontatzen du liburuan, eta hala ere, ez da damutzen helmugara iritsi izanaz. "Merezi ote du? galdetzen nion nire buruari mendian korrika nenbilela. Baina orain asko pozten naiz jarraitu izanaz, ez naiz damutzen".

Badiolak, Anartz Agirre kirol kazetaria eta Oihana Aizkorbebeitia lasterkaria izan zituen lagun aurkezpenean. Azken honek eta Badiolak atzo ezagutu zuten elkar. Aizkorbebeitiak honela azaldu zuen Bergarara gerturatu izana: "Iruditzen zain liburuaren atzean oso istorio polita egongo dela. Nik ere badakit zer den Zegama bat sufritzea".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak