ALBISTEAK

Boluko lur jausien eremuak "kontrolpean" jarraitzen du

Maialen Regueiro 2019ko abenduaren 12a

2017ko urtarrilaren 16an gertatu zen Boluko lur jausia eta ia gertaera hartatik hiru urte igaro direnean, Bergarako Udalak adierazi du, aipatutako eremua kontrolpean dagoela eta eremu horretan egin den jarraipenarekin eta hartu diren neurriekin ez dagoela alerta arriskurik.

Hilabeteroko azketerketak

Bergarako udalak Ingek enpresarekin batera, hilabetero egiten ditu azterketak. Izan ere, maldan testigo batzuk daude jarrita, zeintzuek gertatzen diren mugimenduak identifikatzen dituzten. Azaroaren 8tik 12ra esate baterako, ezohiko azterketa egin zuten Udalak eta Ingek enpresak eta azterketa horren arabera, "malda geldi dago".

Sareak eta bidegorria

Eremuan kokatutako sareek lurra eta lokatza eusten dituzte eta helburua da sare gehiago jartzea, herritarrek segurtasuna bermatzeko. Horrekin batera, asmoa da bidegorria zabalik mantentzea, hainbat neurri hartu behar badira ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak