Bergaran jaio berri den ZinemaOn zineklubeko kide den Iñigo Garitano Hemen Debagoiena saioan egon zen zinekluba aurkezteko. Eurek antolatutako lehen emanaldia abenduaren 18an izango da; Goya sarietarako hiru izendapen jaso berri dituen El Hoyo ekarriko dute eta Seminarixoan bertan egongo da pelikulako zuzendari Galder Gaztelu-Urrutia filmaren osteko solasaldirako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.