1870 urtearen bueltan eraiki zuten Bergarako Unzeta etxeko begiratokia, eta XIX. mendean garrantzia handia izan zuen arkitektura mota berezi baten adibide garbia da. Urte luzez egoera oso txarrean egon ostean, egunotan ari dira begiratokiaren erreplika bertan egokitzeko lanetan; ondare aldetik balio handiko lana da. "Lan nekeza bezain polita izan da, egun egiten ez den horietakoa", dio Zumarragako Biona aroztegiko Jose Mari Estonba arotzak. Lanak hurrengo asterako amaituko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.