Jubilatuen elkartean, mahaiaren bueltan elkartu dira lagunarteko giroan hainbat bergarar, azken egunetan Kulturaldiko ekintzei amaiera borobila emateko. Kareaga presidenteak azpimarratu du balorazioa positiboa dela; hala ere, beti bezala hurrengorako hobetzeko gauzak badaudela esan du. Tartean Beart-ekoen erakusketari oihartzun handiagoa ematen saiatzea. Ekintzaren bat azpimarratzekotan Jon Maiaren hitzaldia eta Seminaixoan Oñatiko eta San Joxepeko abesbatzaren kontzertua aukeratu ditu San Joxepe jubilatuen elkarteko presidenteak.