"Programa betea, eta denon gustukoa izango dena" antolatu dute. Bergarako Udalak, Azkoitiako Udalak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatzen duten ekimena da, Fray Joseph de Echevarria organoaren adiskideen elkartearekin elkarlanean. "Organoa balorean" jartzeaz gain, "organoaren aldeko ekimen garrantzitsua" da antolatzen dutena, Gorka Artola alkatearen esanetan. "Horretarako, nazioarteko organo-jole handiak ekarri ohi ditugu kontzertuak egitera", gaineratu du.
Egitaraua
Bergara
Urriak 5, zapatua: 19:00etan, Jose Antonio Pascual organista, Eskola Gurutziaga abesbatza eta Donostiako musika eskolako abesbatza.
Urriak 19, zapatua: 19:00etan, Oscar Candedo organista eta Easo Araoz gazte abesbatza.
Urriak 26, zapatua: 19:00etan, Organo ikasleen kontzertua.
"Ziklo honek belaunaldi berriei leku egiten die. Hala, aurten, urriaren 26an, Bergarako organo ikasle Leo Juaristik eta Elena Lakak eskainiko dute emanaldia", azaldu du Artola alkateak.
Azkoitia
Urriak 5, zapatua: 20:00etan Jose luis Franzesena organista, Iraurgi abesbatza eta Azkoitiko parrokiko abesbatza.
Urriak 12, zapatua: 20:00etan Alize Mendizabal organista eta Andra Mari abesbatza.
Urriak 19, zapatua: 20:00etan Bernhard Marx organista.
Loiola, Azpeitia
Urriak 6, domeka: 20:00etan Willibald Guggenmos organista.
Urriak 13, domeka: 20:00etan Ignacio Arakistain organista eta Peio Irigoien txistularia.
Urriak 20, domeka: 20:00etan Oscar Candedo organista eta Easo Araoz Gazte abesbatza.