Miguel Altuna Lanbide Heziketak mundu mailako forjaketari buruzko konferentzia antolatu du

Amaia Zabala 2019ko ira. 19a, 14:30

International Cold Forging Group, mundu mailako hotzeko forjaketari buruzko konferentzia antolatu du Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak. Konferentzia Donostian izan da, irailaren 15etik 18ra eta 14 herrialde ezberdinetako 110 adituk hartu dute parte. Azken egunean, Debagoieneko eta inguruko eskualdeetako 12 enpresa eta berrikuntza zentro bisitatu dituzte. Tartean baita Miguel Altuna Lanbide Heziketa ere.

Debagoienean eta ondoko eskualdeetan hotzeko forjaketan diharduten enpresa ugari daude eta sektore horren formazio espezifikoa eskaintzen da 2008az geroztik Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Ondorioz, aurtengo konferentzia antolatzearen arduradunak izan dira.

Konferentziaren helburua, hotzeko forjaketa edo estanpazioaren inguruko ezagutzen eta azken berrikuntzen difusioa da, nazioarteko lankidetza ardatz hartuz, prozesu ezberdinei loturiko ezagutzak sustatuko direlarik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak