Feminismoa, denok ondo bizi ahal izateko sistema moduan ulertuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko ira. 13a, 11:49

Bell Hooks idazle eta aktibista feministaren Feminismoa denon kontua da liburua irakurtzeko gomendioa luzatu zuten Bergarako Martxanterek udako oporren aurretik. Irailaren 11n solasaldi bat egin zuten Kartzela zaharrean, eta hainbat ondorio atera zituzten. "Zapalketa sexista, arrazista eta klasistari aurre egiteko sistema da feminismoa; beraz, sistema osoa errotik aldatu beharra daukagu guztiok ondo eta modu orekatu baten bizi gaitezen".

Esandako moduan, Feminismoa denon kontua da liburua irakurri ostean solasaldia egin zuten Kartzela zaharreko Angiolillo liburutegian, liburuaren gaineko kezkak, ikaspenak eta gogoeta interesgarriak partekatzeko. Hain zuzen, gizarte feminista bati begira gizonezkoen papera oso garrantzitsua izango dela diote Martxanterek baina aldaketa oro norberarengandik hasi behar dela aldarrikatu dute. "Norbera non dagoen jabetzea oso garrantzitsua da. Zertan naizen ezberdina, zer zapalketa pairatzen dudan... Jabetze lan horretatik aurrera hasi beharko ginateke erantzunen bila, feminismoak denerako baitu erantzuna", dio Martxanterak taldeko Maite Aristegik.

Beste saio bat egingo dute

Sare sozialen bidez jakinarazi dute aurrerago beste saio bat egingo dutela liburu berberarekin, irailaren 11n egindako saiora liburua irakurri duten batzuk joaterik izan ez zutelako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak