Jaiei hasiera bihar, barikua, 18:00etan emango diote txupinazioarekin eta iaz bezala Martiritxoren jaitsiera ere egingo dute. Jarraian, txupinazioaren ondoren, bizikleta karrera eta buruhaundiak izango dituzte eta gauean berriz, Gonapk, The Potes eta DJ Arnoren emanaldiak.
Zapatuan, berriz, umeentzako jolasak, kuadrilen arteko jokoak eta bazkaria, puzgarriak, apar festa eta herri afaria izango dituzte besteak beste. Eguna amaitzeko, berriz, Laket taldearen erromeria.
Zapatu gauetik domeka goizeroko tarte horretan, berriz, urteroko ohiturari jarraituz kulero, eta tanga lasterketa egingo dute.
Domekan, egunean zehar, berriz, meza nagusia, Bergarako zezenak eta pintxo pote magikoa izango dituzte besteak beste. Eta nola ez, jaiei amaiera eman aurretik Osintxuko urrezko kofradeari saria emango diote, herriko urteko pertsonai hautatuari hain zuzen.