Ndank Ndank Elkarteko lagunak itzuli dira Senegaletik

Amaia Zabala 2019ko abu. 20a, 18:17

Bergarako Ndank Ndank Elkarteko kideak bueltatu berri dira Senegaletik. Elkarteak bultzatu duen eta elkartasun eta elkarbizitza sustatzea helburu duen proiektu baten barruan, abuztuaren 4tik 18ra bitarte, Debagoieneko 31 herritar Senegaleko Dionewar herria izan baitira. Eli Dominguez, elkarteko koordintzatzaileak, proiektuaren helburuak eta nondik norakoak azaldu ditu.

Bidaiak iraun duen hamabostaldian hainbat ekintza egin dituzte, eraikuntza lanetatik hasi eta kultur ekintzetaraino. Horretaz gain, bertan ikusmen arazoak dituztenei laguntzeko asmotan, graduazio makina bat eta 150 betaurreko graduatu eraman dituzte Euskal Herritik.  Betaurreko graduatuez gain, eguzkitakoak ere banatu dituzte.

Eta Senegalera bidaiatu duten talde honen barruan izan dira familian bidaiatu dutenak ere, horien artean Asier Arrieta eta bere familia. Arrietak dio hasiera batean urduri zeudela baina esperientzia polita izan dela familia guztiarentzat eta primeran moldatu direla. Arrietak gaineratu du, orain behin etxera bueltatuta, esperientzia horri buelta batzuk eman eta balorean jartzeko ordua dela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak