Euskadi Brass taldeak Bergarako musika eskolan egin du entsegua

Amaia Zabala 2019ko uzt. 16a, 14:58

Euskadi Brass taldeko kideak Bergarako musika eskolan elkartu ziren atzo, gaur Markinan emango duten kontzerturako entseatzeko. Euskadiko orkestrako, Bilboko orkestrako eta estatu mailako beste orkestra askotako kidez osatuta dago Euskadi Brass, tartean Alberto Urretxo arrasatearra eta Andoni Moñux  bergarrarra.

Euskadi Brass proiektua 2014ean sortu zen  eta topaketa eta tailer ezberdinak diseinatu eta antolatzen ditu. Horietan, musika beste adierazpen artistiko askorekin fusionatzen da, hala nola antzerkia, arte plastikoak, literatura edota gastronomia. Alberto Urretxo taldeko zuzendari tronboi-joleak dio helburu nagusia ume eta gazteen heziketa musikal, artistiko eta kulturala osatzea dela.

Taldeko kideak sortzen diren proiektu ezberdinetarako entseguak egiteko elkartzen dira. Urretxok dio agenda kontuak direla eta zaila den arren, normalean ondo koordinatzen direla eta oso esperientzia aberasgarria eta produktiboa izaten dela guztientzat.

Taldeko beste debagoiendarra Andoni Moñux da, bergararra da bera eta Amsterdameko kontserbatorioan tubako ikasketak amaitu berri ditu. Moñuxen esanetan, Euskadi Brass taldean musika maila altua izateaz gain laguntasuna ere handia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak