Ines Pellon, ikastaroaren zuzendari eta kimikako doktoreak azpimarratu du ikastaro hau Bergaran egitearen arrazoi nagusia herri honek zientziaren hiostorian izan duen garrantzia nabarmentzea eta ezagutaraztea izan dela. Gaineratu du, Bergararen aldeko apustuak oso emaitza onak eman dituela "ikasle askok" hartu dutelako parte eta guztientzat, ikasle eta hizlarientzat "oso aberasgarria" izan delako.
Gaur goizean lehen orduan, esaterako, Laboratorium museoa ezagutzeko aukera izan dute ikastaroko parte hartzaileek eta izan dira bisita honen ondoren, euren ikasleak Laboratorium museoa ezagutzera ekartzeko asmoa azaldu duten irakasleak ere.