Musika, dantza, magia... Uztailerako eta abuzturako zuzeneko hamaika emanaldi egongo dira Bergaran Udalaren eskutik. Eskaintza aldetik eta baita publiko motari dagokionez ere, aire librean gozatzeko prestatutako egitarauaren aniztasuna azpimarratu dute udal arduradunek. Bihar bertan izango da lehen ekitaldia, 19:00etan eta Errekalde parkean Dr. Bubble eta Mc Fly antzezlana eskainiko dute-eta, clown-a eta esperimentuak uztartzen dituena.
Aire libreko zinema emanaldiak ere egongo dira: uztailean bi, Espoloian; eta abuztuan lau, San Martin plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Seminarixoko arkupetan eskainiko dituzte pelikulak.
Berumuga ere, bueltan
Musikari dagokionez, nabarmentzekoa da aurten ere Espoloira itzuliko dela musika beltza oinarri duen Berumuga kontzertu zikloa. Ziklo honetako emanaldiak uztaileko egubakoitzetan izango dira, 22:00etan hasita. Ostiral honetan, uztailaren 5ean, The Soul Jacket taldea igoko da agertokira; uztailaren 12an, CosmoSoul; uztailaren 19an A Contrablues; eta uztailaren 26an, DeDiego Brothers.
Utzailerako eta abuzturako kultur programazio osoa, hemen.