Uztailean eskainiko duten kontzertuarekin Mozart goraipatu gura dutela azaldu du Biain zuzendariak: "This is W. Mozart izena jarri diogu kontzertuari. Batetik, hiru obra sinfoniko-koral izango dira: Eine Kleinen Nachtmusik G major, Missa C major "Sparrow mass", eta Vesperae solennes de Confessore. Aurtengo berrikuntza da, lehenengo obra bakarrik orkestrak eskainiko duela; oso pieza ezaguna eta filma askotan erabilitakoa da. Ondoren bi sinfonia koral kantatuko ditugu: txoriei eskainitako meza bat, Enaren Meza deitzen zaiona, eta konposatzailearen bezpera ezaguna, segidan. Hirurak dira 1776-1786 urte bitartean sortutakoak. Emanaldia borobiltzeko, Mozarten piezarik ezagunena abestuko dugu orkestrak eta koruak elkarrekin: Ave Verum".
90 lagun taularen gainean
Azken urteetako Bergarako Orfeoiaren proiektuek ahots asko eskatzen zituzten, eta horregatik, beste talde batzuekin batera eskaini dituzte, azkeneko urteetakoak adibidez, Oñati Abesbatzarekin. Oraingoan, baina, talde txikiagoan kantatzeko aproposak diren errepertorioa osatu dutenez, Orfeoiko kideak izango dira bakarrik kantuan, guztira, 65 laguneko abesbatza eta lau bakarlari, eta alboan izango dute 22 lagunek osatutako ganbera orkestra.