ALBISTEAK

Postre gozoak glutenik gabeko eguneko izarrak

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko maiatzaren 31

Zeliakoendako jakiak ezagutzera eman dituzte beste behin Bergarako San Martin plazan. Gaurkoan gozoak izan dira protagonistak eta epaimahaiko kide izan da Joseba Argiñano sukaldaria.

ETBko Sukaldari saioko atal bat grabatu dute gaur, Bergarako glutenik gabeko egunean. Izan ere, Joseba Argiñano sukaldari eta aurkezlea zeliakoendako postreen lehiaketako epaimahaiko kidea izan da.

Zeliakoen gainean eta gluten bariko produktuen berri ematea da egun honen helburua, eta gaurkoan “postre gozoak eta jaki gozoak glutenik gabe ere egin daitezkeela” erakutsi nahi izan dute antolatzaileek.

Gainera, umeendako puzgarriak egon dira plazan eta Bergarako Erraldoi Taldeko kideek giroa berotu dute kiliki, erraldoi eta buruhandiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak