Bergaran egindako agerraldian, bereziki herritarrengana zuzendu da. Domekarako dei egin die, eta balioan ipini du Gorka Artolaren hautagaitza.
Herritarrek euren kezka eta galderak plazaratu dituzte Irala kalean egindako agerraldian: pentsioen auziaren, lurrazpiko aparkalekuaren, herriko enpresen eta merkatarien egoeraren, aldaketa klimatikoaren, emakumeen etxearen edota gazteendako etxebizitzen inguruan galdetu diote Artolari.
Bai Matute eta baita Artola ere gogotsu daude domekara begira. Sentsazio onekin daude. Matutek uste du Gasteizen eta Iruñan irabazteko moduan daudela. Artola berriz, Bergara aldatzeko gogoz dago, eta horretarako, domekan EH Bildu bozkatzeko eskatu du.