Errege Seminarioko patioan Udal Gobernuak egin gura duen lurrazpiko aparkalekua izan zen atzo Bergaran egin zuten osoko bilkuran zeresan gehien eman zuen gaietako bat. Haien esanetan obrak ikasleen egunerokotasunean izango duen eraginagatik eta planteatzen duen mugikortasun ereduagatik, Aranzadi ikastolako hainbat gurasok osatzen duten Patixuan aparkalekurik ez! taldeak proiektua bertan behera uzteko eskatu zuen. Udal Gobernuaren kontra Irabazik jarritako salaketa hauteskunde batzordeak onartu izana ere izan zen hizpide.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.