Gaur gaurkoz, bost partzela daude eraikita Ernai kalean, eta oraindik egiteko daudenak honakoak dira: hiru atari, bosgarren bloke osoa, bertan 29 etxebizitza egongo zirenak, eta zortzigarren blokea, babes ofizialeko etxebizitzak egingo dituztenak.
Guztira, 276 etxebizitza joango dira eta asmoa da gune bateko etxebizitza guztiak saltzen dituztenean, bigarren eremuko lanak hastea. 15 etxebizitza geratzen zaie saltzeko.
Eguneko zentro berria
Etxebizitzak eraikitzeaz batera, Eguneko zentroa ere bertan joango da. Honakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatuko du eta 35 plaza izango ditu. Hala, gaur egun Bonifacio Laskurain kalean dagoen eguneko zentroaren arazoari konponbidea emango diote. Izan ere, 25 pertsonentzako lekua dago bertan, eta beteta dago. Aurreikuspenen arabera, uda aurretik zabalik izatea nahiko luke udalak.
Urartetxe da eguneko zentroaren beheko solairua eraiki, Udalari utzi eta lokala bera egokitzeko lan guztiak egin dituena. Gainera, gaur egun, Ernai 21, Eguneko zentroaren gaineko etxeak ari dira saltzen. 2, 3 eta 4 logeletako etxebizitzak dauzkate bertan, eta ekainera arte eskaintza berezia dute; Etxebizitza erosiz gero garajearen prezioan %20-eko deskontua eta gela printzipaleko bainugela altzariz hornituta.