Bergarako frontoiko harmailen lehenengo lerroetan herriko haur ugari batu dira, tartean, pilota eskolako haurrak. Gogotsu eta tentsioz bizi izan dute partidu osoa, baina, finala hasi bezain pronto, argi zeukaten Beñatek txapela lortuko zuela.
Emozioz betetako partidua izan da, eta herritarrak pozik geratu dira partidu amaieran. Hala, emaitza honekin, Bergarako atzelariarentzat bigarren txapela da lau final jarraian jokatu ostean.