Seminarioko lur azpiko aparkalekuen lanak abian dira

Txomin Madina Milikua 2019ko api. 3a, 16:15

Asteon hasi dituzte Bergaran Seminarioko lur azpiko aparkalekuak egiteko lanak. Teknikoki komenigarria zela ikusita, lanak zatika egingo dira, eta lehen zati edo fasean, uraren hodi biltzailea aldatzeko izango dira obrak.

Lehen lan hauek ere fase ezberdinetan egingo dituzte, eta horiek finkatzeko orduan, teknikoek hartueman zuzena izan dute Aranzadi ikastolarekin eta inguruko eragileekin.

Erramu Zapatuko feria patioan

Apirilaren 13an egingo den Erramu Zapatuko feria  aurreko urteetan bezala Seminarioko patioan izango dela adierazi du Elena Lete alkateak, horretarako beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuta eta lanek hartuko duten eremua txikituta.

Obrek aurrera egin ahala, ekain erdi inguruan, Ibargarai kale inguruko zirkulazioan ere izango dute eragina. Alkateak nabarmendu gura izan du une hori heltzen denean, emango dutela zirkulazioan egingo diren aldaketen berri.

Artzamendi enpresa ari da lehen lanok egiten, 280.000 euro inguruko aurrekontuarekin. Behin horiek bukatuta, asmoa da uztail hasieran hastea lurrazpiko aparkalekua egiteko zulaketa lanekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak