Soralucek 9 milioi euro inbertitu ditu Bergarako ekoizpen planta berrian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko mar. 21a, 13:33

Bergarako Soraluce makina-erreminta kooperatibak ekoizpen lantegi berria jarri du martxan Mekolalden. Instalazioa neurri eta potentzia handiko makinen gama berri bat fabrikatzera zuzenduta dago, tamaina handiko piezen mekanizaziorako.

Portal Factory da lantegiaren izena, eta 4.900 metro karratuko azalera erabilgarria dauka, 17 metroko altuera eta 80 tonara arteko garabi ahalmena. Neurri horiekin, Bergarako kooperatibak, makina handiak fabrikatu ahal izango ditu portiko erako arkitekturarekin. Modu horretan, gero eta handiagoa den eskaerari puntako teknologiarekin erantzuteko ahalmena izango du Soralucek.

Instalazioa ezagutzeko aukera

Egunotan, Soraluce Summit 2019 ekitaldia egiten dabiltza, instalazio berria eta Soralucek duen dimentsio teknologikoa ezagutzeko aukera emanez; eta, zapatuan familien eguna izango da: "Langile ohiak, erretiratuak, gaur egungo langileak... etorriko dira. Dibertitzeko unea izango da", azaldu du komunikazio arduradun Maite Riañok.

DannobatGroup-eko kide

Eguneko, 250 bat bezero pasa dira Soralucetik; eta, zapatuan, 500 lagun elkartzea espero dute. Soralucek bost ekoizpen planta dauzka Euskal Herrian; eta, horrez gain, Bikaintasun Zentro bat ere badu Alemanian. Nabarmendu behar da Soraluce DannobatGroup-eko kide dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak