ALBISTEAK

Maiatzean hasiko dira zinema emanaldiak Seminarixoan

Txomin Madina 2019ko martxoaren 7a

Maiatzean hasiko dira zinema emanaldiak Bergarako Seminarixoan. Azpiegitura guztia jartzen ari dira egun hauetan. Bizkaiko Tecnica Cinematografica Loza enpresa dabil horniketa eta instalakuntza lanekin, eta aurrekontua 93.600 eurokoa da. Oraindik erabakitzeko dago zein enpresari esleituko zaizkion filmen hornitzea eta proiekzio zerbitzua. Martxoaren 11a izango da proposamenak jasotzeko azken eguna eta enpresa aukeratuak zerbitzu osoa eskainiko du.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak