Martoko auzoa hobetzeko lanak hasiko ditu Bergarako Udalak

Amaia Zabala 2019ko ots. 28a, 15:02

Azken urte honetan, auzotarrekin hainbat batzar egin dituzte, haien eskaerak jaso eta auzoaren beharrak detektatzeko asmoz eta elkarlan honen ondorioa da, 2019ko Udal aurrekontuetan 14.000 euroko partida sartu izana Martoko hobetzeko proiektua aztertu, osatu eta egin beharreko lanen zerrenda ordaintzeko.

Auzoko ordezkaritzarekin hurrengo batzarra martxoaren 7an egingo dute eta Udalak lan hauek gauzatu ahal izateko Imara ingenieritza eta arkitektura enpresaren zerbitzuak kontratatu ditu.

Bestalde, Bergarako bidegorri sarean emango diren aurrerapausuen berri ere eman dute. Ibargaraiko autobus geltokitik Urteaga kale barrenera artekoa izango da, hain justu Foru Aldundiak gauzatuko duen tramura arte.

Proiektu honen partida ere  onartua dago 2019ko Udal aurrekontuetan eta aurten hasiko dituzte lanak. Aurrekontua ia 550.000 eurokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak