Labegaraieta kiroldegia berritzeko hitzarmena sinatu dute Bergarako Udalak eta Aldundiak

Eneko Azurmendi 2019ko urt. 26a, 11:20

Elena Lete Bergarako alkatea eta Denis Itxaso diputazioko kultura eta kirol diputatuak Labegaraieta udal kiroldegia berritzeko hitzarmena sinatu dute. Proiektuaren kostua 1.454.224 eurokoa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 589.720 euro jarriko ditu.

"Laster hasiko gara lanekin. Diru-laguntza honekin ehuneko garrantzitsu bat jasotzen dugu, eta Bergarako zaharrena den azpiegitura eguneratuko egingo dugu. Hala, gaur egungo erabilera sustatu, hobetu eta aberastu egingo dugu, eta ekipamendu moduan askoz osoagoa izango da", azaldu du alkateak.

Itxaso ere pozik agertu da elkarlanaren emaitzarekin. "Legealdi hasieran bilera egin genuen, eta alkateak azaldu zigun zein behar eta lehentasun zituzten, eta saiatu gara, ahal den neurrian, Bergarako Udalari erantzun egoki bat ematen".

Diputatuak, inbertsioaren kopuru altua azpimarratu. "Bergaran egin den inbertsioa handia izan da. Baloratu dadin esaten dut. Izan ere, udalerri asko daude, beharrizanak ere bai, eta kasu honetan kolaboraziorako esparru zabala izan dugu", nabarmendu du.

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren barruan eginiko inbertsioa izan da hau. Itxasoren esanetan, 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragingo dio, hau da, Gipuzkoako biztanleen %80ari. Guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak