Garagunea, adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako gunea izango da, 15 plaza izango ditu eta martxoan irekiko ditu ateak. Aldundiak 350.000 euroko inbertsioa egin du bertan.
Garaguneko bisitaren ondoren adineko pertsonei zuzendutako eguneko zentro berriko lanak bisitatzera joan dira. Izan ere, gaur egun Bonifacio Laskurain kalean kokatzen den arren, Ernai kaleko eraikin honetara lekualdatuko dute. Eguneko zentro hau Bergarako udalak finantzatu du eta Aldundiak 50.000 euroko inbertsioa egin du altzariak jartzeko. Aurreikuspenen arabera, maiatzean irekiko ditu ateak.