26 pertsona batu dira bileran, eta, denborarik galdu gabe, Pentekosteak antolatzen hasteko baliatu dute saioa. Aurrerantzean, beraz, Xaxau eraberritu bat ikusi ahal izango dugu. Hala ere, konpartsako ateek "zabalik" jarraitzen dute, eta herritar guztiei dei egin diete bileretara gerturatzeko.