Familia barruko komunikazioaren gaineko hainbat gako, Nerea Mendizabalen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urt. 9a, 15:21

Errespetuzko komunikazioa familian izenburupean, hitzaldi interesgarria eskaini zuen Nerea Mendizabal psikopedagogo ezagunak martitzen iluntzean Zabalotegi aretoan. Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioaz luze jardun zuen; hainbat entzule izan zituen: "Aldaketarako mugimendu hau aprobetxatu beharra dago", uste du. 

Gurasoei begirako hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo, urtarrilak 8, Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta haurren masajean aditua denak Bergarako Zabalotegi aretoan. Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio egokia garatzeko hainbat gako eman zituen: inoren gainetik egongo ez den botere-harreman eredua eta gurasoek ondo adierazten eta entzuten ikasiko duten –hori dirudiena baino askoz konplexuago moduan aurkeztu zuen, hori bai– komunikatzeko era aldarrikatu zuen, besteak beste.

Komunikazio ez-bortitza

Marshall Rosenberg-ek aldarrikatutako komunikazio ez bortitza definitzen ere aritu zen Mendizabal Zabalotegira hurbildu ziren gurasoekin batera. Izan ere, Mendizabalek entzuleekin batera egin zuen saioa, uneoro bizipenak partekatu guran. Familia barruko harremanetan aldaketa garaiak datozela uste du hizlariak eta egoera hori aprobetxatu beharra dagoela dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak