2019ko apirilean hasiko dira Labegaraietako lanak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko abe. 20a, 10:34

2019ko udal aurrekontuko proiektu aipagarrienetako bat dena, Labegaraietako kiroldegia eta ingurua berritzearena, apirilean hasiko da exekutatzen –930.000 euroko partida bideratu dute 2019rako–. Ondoko eraikina botatzen hasiko dira eta ondoren kiroldegia berritzen hasiko dira. Kiroldegi barruko lan esanguratsuenak 2020an hasiko dira. 

Obrek iraun artean, Elena Letek adierazi duenez, "ia normaltasun osoz" funtzionatuko du kiroldegiak: "Bigarren fasean eragina handiagoa izango da". 2020an kantxa berria jartzea, sarrera berrantolatzea, komunak eta taberna birkokatzea, igogailua jartzea eta askotariko erabileretarako bi lokal sortzea –auzotarrendako bata eta kirol taldeentzat bestea–. Horrez gain, rokodromoa handituko da eta itxitura jarriko zaio, besteak beste.

Erabilera handiko azpiegitura

Labegaraietako kiroldegiak ez du apenas interbentzio garrantzitsurik izan 1980ko hamarkadatik eta asko erabiltzen den azpiegitura bat da. Kirol federatuan honako talde hauek erabiltzen dute: eskubaloia, saskibaloia, hockeya eta irristaketa, gimnasia erritmikoa, piraguismoa eta eskalada. Horrez gain, eskola kirolerako ere erabiltzen da.

Eta, tarteka, izaten ditu beste zenbait erabilera, berreskuragarriak direnak: Gabonetako parkea, kontzertuak, selektbitate-azterketak, gimnasia klaseak, ikastetxeendako ekintzak. "Auzotarrendako kirol taldeendako eta oro har edozein herritar edo elkarterendako aukera ezberdin asko zabalduko dira kiroldegia eta ingurua berritu ostean", adierazi du Elena Lete alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak