Gaztagileen ezagutzaz eta gaztez gozatzeko aukera Uberan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko abe. 13a, 14:59

Bergarako Ereindajanek eta Uberako auzo elkarteak antolatuta, Antzuolako Pikunieta eta Aretxabaletako Gazteluko Haitza gaztandegiko gaztak izan ziren protagonista atzo. Josebe Blanco eta Lur Pagoaga gaztagileen esperientziak bertatik bertara ezagutzeaz gain, askotariko gaztak –eurenak zein beste batzuk– dastatzeko aukera izan zuten.

Antzuolako Pikunieta baserriko Josebe Blanco eta Aretxabaletako Gazteluko Haitzako Lur Pagoaga gaztagileak gonbidatu zituzten, eta, euren ekoizpenaren gaineko xehetasunen berri emateaz gain, askotariko eta "punta-puntako" gaztak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Bestalde, Ereindajanekoak oso pozik daude Bergarako Pio XIII. plazako denda-topagunearen funtzionamenduarekin; gaur egun, 260 bazkide dira: "Oso eskertuta gaude".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak