XXI. mendeko ikasleen premiei erantzungo dien UNED Bergara inauguratu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko aza. 13a, 14:15

Errege seminarioko birgaitze-lan integralaren ondoren UNED Bergarak lehen mailako eraikina du, azpiegitura eta ekipamendu egokiekin. Eta gaur inauguratu dute.

Goitu eta Aizkorpe enpresek eratutako aldi baterako enpresa-elkarteak egin du obraren exekuzioa 1.672.638,68 eurotan. Gaur, Udaleko, Aldundiko, UNED-eko, UNED Bergara fundazioko eta Kutxabankeko ordezkarien aurrean aurkeztu dute 2.350 metro karratu erabilgarri dituen eraikina.

Lanen kostuaren ardura

UNED Bergarako fundazioko patronatuko kideek hartu dute lanen kostuaren ardura; Jaurlaritzak, aldiz, altzariak berritzeko diru-laguntza eman du.

Diputatu nagusiak baliabide publikoen erabilera nabarmendu du

Patronatuko ordezkariak pozik agertu dira emaitzarekin. Diputatu nagusi Markel Olanok baliabide publikoen erabilera nabarmendu du. UNEDeko zuzendari Iñaki Esparzak aurrera egiteko duten animoa azaldu du, eta Bergarako alkate Elena Letek, aldiz, erakundeek elkarlanean egindako lana nabarmendu du.

UNED Bergararen eskaintza

Gaur egun, unibertsitateko 27 gradu, 76 master eta doktoregoko 19 programa eskaintzen ditu UNEDek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak