Bestalde, urtez urte emakumeen presentzia gero eta nabariagoa dela diote Antxintxika taldekoek eta espero dute aurten lasterkarien %30a gutxi gorabehera emakumezkoa izatea.
Iazko irabazle Aitor Mimenza elorriarrak eta Maider Uribe bergararrak parte hartuko dute eta aurten zazpi alditan irabazi duen David Gartzia ere egongo da.
Izen-ematea zabalik dagoeneko
Izen-ematea zabalik dago dagoeneko, Kirolprobak.com atarian eta prezioa da hamasei eta hogei euro artekoa.
Amaieran dutxa zerbitzua egongo da, eta kontsigna irteeran ere bai. Arropa Bergarako Munibe plazan jaso ahalko da behin lasterketa bukatuta. Dortsalak egunean bertan Soraluzen jaso ahalko dira edo baita goizean ere, Bergarako udaletxeko arkupeetan.
Babeslei eta laguntzaileei eskerrak
Servimasa enpresa babesleari eta lasterketa posible egiten duten enpresa eta gainerako komertzioei eskerrak ematea gain, egunean bertan ezinbesteko laguntza jasoko duten bi talderen babesa ere eskertu zuten atzoko agerraldia.