ALBISTEAK

Katxalinek lazoa jarri du udaletxean Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna gogoan

Amaia Zabala 2018ko urriaren 18a

Bihar, urriak, 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna izanik, urtero legez, Bergarako Katxalin Elkarteko kideek lazo arrosa erraldoi bat ipini dute udaletxeko balkoian gaixotasunari ikusgarritasuna emateko helburuarekin.

Elena Lete Bergarako alkatea ekitaldian izan da eta elkarteak egiten duen lana azpimarratu du.

Katxalin Elkarteko kideek minbiziaren aurkako ikerketarako diru bilketa egingo dute larunbat honetan Bergaran eta urriaren 28an, berriz, Donostian egingo den lasterketa solidariorako autobusa ere antolatu dute.

Horretaz gain, azaroan zehar, Mabel Artziniega Katxalin elkarteko kide eta medikuak hitzaldiak emango ditu Bergaran eta Zumarragan. Informazio guztia elkartearen webgunean edo 669664712 telefonoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak