"Banakako nahiz taldekako jabekuntza bilatzen dugu, hau da, autokontzientzia hartzea, autoestimua lantzea, gure gaitasun propioak ezagutzea eta emakumeoi dagokigun espazioa berreskuratzea", esan du aurkezpenean Berdintasun teknikari, Ilargi Etxebarriak. Lehenengoz ipiniko dute martxan Jabekuntza Eskola.
Doan eta euskaraz
Honako hauek izango dira ikastaroak: teoria feministak –urriaren 30etik abenduaren 11ra bitartean zazpi saio–, sabel-dantza –azaroaren 7tik abenduaren 19ra zazpi saio–, autodefentsa feminista –hiru saio, azaroaren 10ean, 17an eta 24an– eta, azkenik, klown-a eta ahalduntzea –lau saio, azaroaren 9an, 16an, 23an eta abenduaren 13an–. Ikastaro guztiak doakoak izango dira eta matrikulatzeko epea irekiko da ikastaro bakoitza hasi baino bost egun lehenago. Izena emateko udaletxeko berdintasun sailera jo daiteke; telefonoz (943-77 91 65) zein e-postaz (berdintasun@bergara.eus) ere eman daiteke izena.
Hiruhilabeteka
Lehenengo ikasturtea izanik, egitaraua hiruhilabeteka antolatu dute. Aurretik egindako langintzatik ateratako gaiak, eta beste jabekuntza eskola batzuetan erantzun zabalena izan dituzten gaiak lantzeko asmoa dute.