Bergarako Larramendi industrialdeko eraikin berria inauguratu dute

Goiatz Arana 2018ko ira. 27a, 15:38

7.650 metro koadroko eraikin industriala eta 765eko bulego-eraikina inauguratu dituzte gaur goizean Bergarako Larramendi industrialdean. Dagoeneko hamabi enpresak erakutsi dute interesa. Ekitaldian izan dira besteak beste, Elena Lete, Bergarako alkatea; Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua, eta Alexander Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusia.

Pabiloi eta bulego berriak

Azpiegitura hori gauzatuta eta martxan ipintzeko moduan dagoela ikustea pozgarria da bergararrentzat, Elena Lete alkateak azaldu duenez. 2015ean, ibilbideari ekin ziotenean, garai zailak zirela ekarri du gogora eta eskerrak eman dizkie proiektua abian jartzeko momentu aproposa zela sinistu zutenei. Lehen mailako eraikina egin dute, bere esanetan.

Eraikin industriala 500 eta ia 400 metro koadroko  17 pabiloiz osatua dago, 7.650 metro koadroko azalera du orotara; eta bulego eraikin bat dago bestetik, 250 metroko hiru solairu dituena. Konpainiek hainbat formula izango dituzte lokalak eskuratzeko: salerosketa zuzena, errentamendu sinplea edo hiru urteko alokairua erosketa eskubidearekin, esaterako.

Jada hamabi bat enpresek agertu dute interesa eraikin berrian kokatzeko. SPRI Taldeko zuzendari nagusiaren esanetan, adierazitako interes horrek erakusten du erkidegoan leku gutxitan daudela ezaugarri horietako azpiegiturak, eta handitzeko asmoa ere iragarri du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak