Dagoeneko gutxienez 250 metro kubiko ur zikin errekatik kendu eta Mekolaldeko araztegira bideratu dira eta Udalaren esanetan, Deba ibaia biziberritzeko pauso garrantzitsua ari da izaten. Fraiskozuriko zatiaz gain, Kataibia kalekoa, Etxeaundi eta Usondokoak, San Lorentzo Poligonokoak eta Osintxukoak dira aurrerantzean landu beharreko isurketa puntu nagusienak. Azken biekin lanean ari da Udala.
212 puntu
Puntu nagusienak hauek diren arren, guztira 212 isurketa puntu dituzte identifikatuta, eta Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Lander Arregiren arabera, pixkanaka guztiak egiten joatea da asmoa, beharrezkoa delako, haren esanetan.
Antzuola eta Elgetako urak
Bestalde, Antzuolako eta Elgetako urek nolabaiteko eragina dute Bergaran, eta ur horiek Bergarako sarean integratzeko aukeraz ere hitz egin du Arregik.