Urteroko ohiturari jarraituz, bizikleta martxa egingo dute Soraluzera, mozorrotuta, eta hori indartzeko asmoz, photocall-a jarriko dute.
Horrez gain, aipatu moduan, haur, nerabe zein nagusiei zuzendutako ekintzak egongo dira asteburuan zehar: elektrotxaranga, kontzertuak, puzgarriak, apar festa, desafioak, marmitako lehiaketa eta abar.
Jon Olibares jai batzordeko kideak asteburuan Osintxura gerturatzeko deia egin die debagoiendar guztiei, baita debabarrendar guztiei ere.
2018ko Osintxuko Kofraixak, egitaraua:
Abuztuak 31, barixakua
18:00. Txupinazua eta Martiritxon jaitsieria. Photocalla egongo da disfrazik
elegantienak luzitzeko.
18:30. Bizikleta karreria disfrazauta Plaentxiara. Bueltan harrera berua eta
desfilia Osintxuko plazan.
20:00. Matraka Elektrotxaranga
00:00. Kontzertuak:
- Local crew
- Nerabe
- DJ Arno
Irailak 1, zapatua
11:00. Umiendako jolasak (jokuen hasiera puntua plazan, zubira ta
ponportara be gerturatuko gara).
12:30. Helduen desafiua.
15:00. Kuadrillen arteko bazkaixa.
16:00-18:00. Apar festa eta puzgarrixak.
18:30. Sukaldaritza lehiaketia: aurten Marmitxakua! (Irabazleentzat
Zumelagan afaria).
19:00. Toka txapelketia.
20:00. Poteo latza.
21:30. Herri afaixa (marmitxakua, postria, kafia eta edarixa). Sukaldaritza
lehiaketako sari banaketia.
00:00. Erromerixia: Mugi panderoa!
Irailak 2, domekia
05:00. Kulero eta kantzontzilo lasterketia
06:30. Saldia.
7:00. Gaupaseruen argazkixa
10:30. Txistularixen diania.
12:00. Meza nausixa
12:30. Almortza eta bere animalixak.
13:30. Poteo kolosala berriro!
17:30. Pelota partiduak:
- Uxue eta Anuk // Arrate eta Maddi
19:30. Gaztaia eta urdaiazpikua tabernetan.
21:00. Urrezko kofradian izendatzia eta Martiritxon erretzia.