ALBISTEAK

Bidegorriko lanak, martxan onean

Eneko Azurmendi 2018ko abuztuaren 27a

Ernai Kaleko biribilgunetik Buruñao auzoko Zubiberriraino bidegorria egiteko lanak ekainean hasi zituzten, eta Elena Lete alkateak adierazi moduan, lanok martxa onean doaz, aurreikusitako epeak beteaz. Alkateak azpimarratu du bidegorri sarea osatuz doala pixkanaka.

Sasoi eraikuntzak enpresa ari da bidegorriko lanok egiten, eta, hasiera batean, sei hilabete beharko dituztela aurreikusten du Udalak. 345.725 euroko aurrekontua dute lanek, eta alkateak nabarmendu du garrantzitsua izan dela inguruko enpresekin lortutako hitzarmena.

Bergarako bidegorria saretzen joaten konpromisoari eutsiz, zati hau bukatu ostean, Antzuolarako lotura egitea aurreikusten du Udalak datorren urtera begira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak