Bergarak ere baditu Euskaraldirako hamaika enbaxadoreak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko eka. 29a, 12:57

Bergarak ere aurkeztu du azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango den Euskaraldira begirako hamaikakoa. Bost Belarriprest eta sei Ahobizi dira Bergarako hamaikakoa osatzen dutenak eta antolatzaileak saiatu dira horren ezagunak ez diren pertsonak fitxatzen. Atzoko pintxo-potea aprobetxatu zuten aurkezpena Irala kalean egiteko. 

Musikari gazteek eman zioten hasiera ekitaldi labur bezain biziari eta umore klabean aritu ziren aurkezleen gidaritzapean banan-banan igo ziren agertokira Bergarako Euskaraldian protagonismo berezia izango duten hamaika enbaxadoreak.

Merkataritzako eta enpresetako zabalkundea

Euskaraldian izena emateko epea irail erditik aurrera zabalduko da eta ekimenaren herriko arduradunak ari dira sektorez sektore informazioa zabaltzen. Dagoeneko izan dira harremanetan hezkuntza, kultura eta kirol arloko hainbat entitaterekin eta hurrengo asteetan herriko denda eta enpresetara zuzenduko dira programaren berri eman eta bultzatzaile izatea eskatzeko.

Jarraian, Euskaraldirako hamaika enbaxadoreak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak