8 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako campusa da. Batez ere Bergarako gaztetxoek eman dute izena, baina baita Antzuolako batzuk ere. Egubakoitzera arte ibiliko dira lanean, eta eguna lau zatitan banatu dute: beroketak egiten dituzte lehenengo, teknika lantzen dute ondoren, hamaiketako egiten dute, eta azkenik partidua jokatzen dute.