Hamar taldek hartu dute parte kuadrillen arteko norgehiagokan; txingak eraman dituzte, lokotxak batzen jardun dute eta zezentxoaren aurrean ihesi ere ibili behar izan dute. Bien bitartean giro ezin politagoa plazaren bueltan, eguraldia lagun, eta txaranga doinuek alaituta.
Irabazleak jasoko du 300 euroko saria, Bergarako dendetan erabiltzeko.