ALBISTEAK

Bergarako erraldoiak konpainia onean

Julen Iriondo 2018ko maiatzaren 19a

Erraldoiek protagonismo berezia dute gaur Bergarako jaietan. Honela, herrikoekin batera Artikako eta Berriozarko, Ondarroako eta Reuseko erraldoiak ibili dira eguerdian kalez kale. Udaletxean, gainera, harrera berezia egin diete kataluniatik etorritakoei.

11:00etan ireki dute erraldoien gunea San Martin plazan: erraldoien erakusketa, erraldoiak egiteko tailerra, gomazko erraldoien erakusketa, palomita-makina, umeek margotzeko erraldoien liburuxka, xaboi-ponpa erraldoiak, umeentzat puzgarria.

Laster hasi dute kalejira, eta 13:00etan erraldoien dantzak izan dira ikusgai plazan. Konpartsek bazkaria egingo dute gero. 17:30ean buruhandi eta kilikiak izango dira, eta 18:00etan berriro ere erraldoien kalejira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak