Bedelkarrek 25. urteurren jaia egingo du maiatzaren 12an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko mai. 3a, 12:10

Bergarako komertzioen elkarteak, Bedelkarrek, 25 urte bete ditu. Urteurren borobila ospatzeko herritarrei eskainitako jaia egingo dute maiatzaren 12an, zapatua, Espoloian.

Espoloian izango da jaia, 19:00etatik 23:00etara. Mery May eta Maitane bikoteak girotuko dute jaia, eta ondoren Azkaiter Peloxen txanda izango da. Tartean, Elvis Caino disko jartzaileak jarriko du musika. Musikaz hobeto gozatzeko, jatekoak eta edatekoak banatuko dituzte herritarren artean.

Komertzioen erronka

Horrez gain, 25 urteko ibilbidearen irudiak jarriko dituzte ikusgai Espoloian. Urte guzti hauetako bilakaera ikusteko aukera egongo da, hortaz. Izan ere, komertzio txikien egoera asko aldatu da urte hauetan. Bedelkarreko presidente Maitane Azkaratek azaldu du herriko komertzioak aldatu egin direla, eta "garai bateko erronkak eta gaurkoak" ezberdinak direla. Gaineratu du egun konpetentzia handia dutela interneten eta merkataritza-gune handiekin. Horren aurrean, komertzioen erronka da: "Gure eskaintza herritarrei ezagutzera ematea, herritarrak kanpora joan ez daitezen".

300 euroko zozketa

Zozketa berezia ere egingo dute. Astean zehar Bedelkarreko dendetan erosketak egiterakoan, txartel bat bete beharko da izena eta telefono zenbakia jarriz. Zapatuan, Espoloian, 300 euroko erosketa bonoaren zozketa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak