Kirol arropa bilketak erantzun ona izan du herritarren artean

Maider Arregi 2018ko api. 14a, 11:16

Senegalgo doinuak eta herritarren elkartasuna izan ziren atzo arratsaldean protagonista Bergarako Herriko Plazan. Izan ere, Ndank Ndank elkarteak eta herriko saskibaloi taldearen laguntzarekin, kirol arropa bilketa erraldoia egin zuten. Harrera ona izan duela deialdiak azaldu du Marian Mellado saskibaloi taldeko lehendakariak.

"Zazpi urte daramatzagu elkartearekin eta oso pozik gaude. Laquntza bidali dugun Dionerwar herrian izan berri naiz, Senegalen eta benetan oso eskertuta daude hango herritarrak. Saskibaloian jokatzea gustuko dute eta Bergarako Saskibaloi taldekoek emandako arropa pozik jaso dute", azaldu du Ndank Ndank elkarteko Mamaduba kideak.

Hezkuntza eta osasuna, ardatz

4.000  biztanleko herri txikia dela Senegalgo Dionewar kontatu du Mamaduk. Bertan baina, bi proiektu nagusi bultzatzen dihardutela argitu du: "Hezkuntzarekin eta osasunarekin lotuta dauden bi proiektu garatzen gabiltza. Besteak beste, saskibaloiko kantxa bat eraikitzea lortu dugu. Uste dugu osasuna bultzatzeko tresna aparta dela saskibaloia eta kirola egitea bultzatu gura dugu bertako gazteen artean".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak