ALBISTEAK

Rezustak ez zuen maila eman eskuz binakako finalean

Arantzazu Ezkibel 2018ko apirilaren 9a

Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak ezin izan dute txapela jantzi. Atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidua 22-9 galdu zuten Ezkurdia eta Zabaleta nafarren aurka.

Partidu txarra izan zen Elezkano eta Rezustak jokatutakoa. Txapelketa polita egin duten arren, atzoko partidua orain arteko txarrena izan zen. Goitik behera etorri dira Elezkano eta Rezusta. Nafarrak aldiz, behetik gora gogor egin dute txapelketan zehar, eta atzokoan faboritoak zergatik ziren argi erakutsi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak