Bergarako Musika Eskolak eta Udalak elkarlanean prestatu duten egitarauaren barruan, askotariko ekintzak antolatu dituzte. Egitarauan zuzenketatxo bat egin beharra dagoela adierazi dute antolatzaileek; apirilaren 15ean, domekan, Ahotsak airean eta Erlautzaren sekretua izango da Seminarixoan, 17:30ean (eta ez 19:30ean jartzen duen moduan) eta 19:00etan.