Txalo artean hartu dute bergararrek LATOX taldearen emanaldia

Amaia Txintxurreta Guridi 2018ko api. 8a, 12:32

Bergarako Elektronika Topaketak aurten lau urte beteko ditu eta ekainaren 2an izango den arren, motorrak berotzen hasiak dira. Atzo gauean, kartzela zaharrean, LATOX taldearen ikuskizuna izan zen eta txalo ugari entzun ahal izan ziren.

Herriko talde beterano batek eskaini zuen atzo gauean kontzertua BET jaialdiaren egun handia iritsi aurretik. Txus Arriaranek eta Laida Ballesterosek osatzen duten LATOX taldeak, musika instrumentalarekin girotu zuen gaua.

Bateria elektronikoa sintetizatzaileaz uztartuz, ohiko ereduetatik aldentzen den musika berria ezagutzera emateko asmoz igo ziren oholtzara. Bertaratutakoen txalo zaparradarekin bukatu zuten euren emanaldia, eta gero festak jarraitu egin zuen. BET DJak jarraitu zuten musika jartzen eta VJak (video-jockey-ak) izan ziren bideo proiekzioak jartzen. LATOX taldearen emanaldiaren aurretik ere, DJ batek girotu zuen kartzela zaharra.

Erlazionatuak

LATOX taldearen kontzertuko argazkiak

Amaia Txintxurreta Guridi 2018 api 08 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak